Gaurtik ostiralera hainbat gizarte gai jorratzen dituzten dokumentalak erakutsiko dituzte" />

Berria.eus

Ostirala, 2014ko uztailak 25 - 15:40

agenda;2009-10-13;Gizarte zinema Zumarragan. Gaurtik ostiralera hainbat gizarte gai jorratzen dituzten dokumentalak erakutsiko dituzte

Gizarte zinema Zumarragan

Gaurtik ostiralera hainbat gizarte gai jorratzen dituzten dokumentalak erakutsiko dituzte

Erredakzioa.

Hainbat gizarte gai lantzen dituzten filmak emango dituzte gaurtik ostirala arte, Zumarragan, Mugarik Gabe taldeak antolatuta.

Gaur, Elviaje de Said animazio lana emango dute. Hiyab film laburra erakutsiko dute ondoren. Kubako Revolución azul eta Irango Mohsen Makes Film lanak ikusi ahalko dira. Gaurko saioa amaitzeko, Frantziako Voyage en Sol Majeur ia ordubeteko dokumentala emango dute: 40 urtez Marokora bidaia bat egiteko asmoa atzeratzen ibili ondoren, iloba zinemagileak eramango du Aime Afrikako herrialdera, aitonak 93 urte dituenean. Herrialdea deskubritu ahala, bizitzaz berriz gozatzen ikasiko du adinekoak.

Bihar, Invierno en Bagdad emango dute. Javier Corcuera Peruko dokumentalgileak Irakeko hiriburura 2003ko neguan eginiko bidaia kontatzen du. Inbasioa eta gerra udaberrian gertatuko direla badakite hiriko biztanleek, eta egoera nola bizi duten jaso zuten filman.

Ondoren, El Salvarorreko Los niños y niñas ante la migración eta Peruko Carretillas Driver lanak emango dituzte.

Ostegunean, Venezuela eta Mexikon eginiko Los elefantes nunca olvidan, Kubako Deseada Justicia eta Espainiako La hipocresía del deseo, Nasija zein La maltratada historia de María lanak aurkeztuko dituzte.

Ostiralean, Trabajo infantil en Nablus Palestinako dokumentala zein Guatemalako Las cruces... poblado próximo lana.

V. ZINEMALDI SOZIALA

Ikus-entzunezkoak. Gaurtik ostiralera, 20:15ean, Zumarragako Zelai Aristi kultur etxean (Gipuzkoa).

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia