Gaurko filmak Errusiar mafiaren gaineko drama irregularra" />

Berria.eus

Osteguna, 2014ko abuztuak 21 - 04:22

agenda;2009-10-13;Gaurko filmak. Errusiar mafiaren gaineko drama irregularra

Gaurko filmak

Errusiar mafiaren gaineko drama irregularra

David Cronenberg zinemagile kanadiarrak lan interesgarriak egin izan ditu (Videodrome, The Fly, Crash, Spider...), gizakiaren barne mundu ilunenetan murgilduz eta giza miserien gainean hausnartuz. Baina ez gaitu beti-beti asebetetzen, eta Eastern promises honekin hotz utzi gintuen. Ez da bere filmik onenen mailara iristen.

Ez dugu esango film txarra denik, edo aktoreak gaizki daudenik -Viggo Mortensen aktorerik onenaren oscar sarirako izendatu zuten-. Baina gangsterren munduan kokatutako istorioak zerbait falta duela sumatzen dugu, ez duela egiten ez aurrera ez atzera.

Londresen girotzen da trama nagusia, eta Errusiako mafiakoak dira protagonistak. Baina berdin koka zitekeen beste leku batean eta beste mafia batzuekin. Hau da, testuinguruak ez du berezko indarra hartzen. Gainera, ez du ikus-entzulea hunkitzen. Eta susmoa dugu filma amaitu eta ikusitakoa denbora laburrean ahaztuko duela.

Donostiako Zinemaldian duela bi urte aurkeztu zuten, eta harrera beroa jaso zuen. Kritikari batzuek agian Cronenbergena zelako goraipatu zuten. Zeuzkan baliabideekin eta gidoiarekin lan hobea egin zezakeen sentipena gelditzen da.

Urtzi Urkizu

 




Promesas del este

ETB2, 22:25. Zuz.: David Cronenberg. Akt.: Viggo Mortensen, Naomi Watts, Vincent Cassel, Armin Mueller-Stahl, Sinead Cusack. 100 min. Erresuma Batua-AEB, 2007.





Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia