Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 23 - 15:57

2012-05-08

Komunikazioa

LAB: ETB 'Erdal Telebista' bihurtzeko merituak egiten ari da

Kate publikoak euskararen aurka hartu duen bidea salatu du ETBko LABek, eta haserrearen berri eman

U.U. Donostia

Euskal Telebistako LABek bere haserre eta harriduraren berri eman nahi duela adierazi du ohar batean, eta ETBk euskararen aurka hartu duen bidea salatu. ETB 'Erdal Telebista' bihurtzeko merituak egiten izenburua du salaketa adierazpenak.

ETBK Sat katean ematen duten kirol programazioa aztertuz, etxeak gaztelaniaren aldeko apustua egin duela dio LABek. Zuzeneko kirol emanaldiei euskaraz eusten zaie, oraingoz, baina gainontzeko kiroletako programazio guztia erdara hutsez egiten da. Adibide gisa jarri dute Athleticek jokatuko duen Europako Ligako finala dela-eta programazio berezia izango dela ETBn. ETB1eko albistegietan, noski, euskaraz emango da informazioa. Baina gainontzeko guztia, ETBK Saten izango diren saio bereziak barne, erdaraz izango da. ETB2 nahiko ez, eta ETBK Sateko programak ere erdaraz.

ETBko zuzendaritzak euskararen kontrako bidea hartu duela, eta bertan behera uztea eskatzen dio LABek: Ikus-entzuleek ezin dute dena baldintzatu; are gutxiago, euskaldunak bigarren mailako hiritar gisa tratatzea. ETBk etorkizunik badu, euskararekin lotuta behar du izan.



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia