Berria.eus

Osteguna, 2014ko abuztuak 28 - 09:05

2012-03-22

Hizpideak

Tolosa ez da Afganistan

Ińaki Petxarroman

ipetxarroman@berria.info

Berriki Afganistanen hamasei zibil —horietako bederatzi, umeak— hil zituen militar estatubatuarrak alkohola edan zuela eta estresatuta zegoela zabaldu zuten berri agentziek. Psikologikoki lur jota zegoela gerraren ondorioengatik, eta emaztearekin tentsio handiak zituela. Ez zuen «terrorista arriskutsuaren» kalifikatiborik jaso. Gerrak bere onetik irtenarazitako gizajoa zen, izatekotan. Milaka zibil hil dituzte aliatuek Afganistango inbasioa abiatu zutenetik; haietako asko, umeak. NBEk berak emandako datuen arabera, 2009an 150 haur hil zituzten bonbardaketetan. Biktima horien familien minak ez du tokirik merezi izan mendebaldeko hedabideetako azaletan.

Aste honetan Tolosan lau lagun —haietako hiru, umeak— ustez hil dituena «Frantzia belaunikarazi nahi zuen terrorista islamista arriskutsua» zen. «Justiziak egingo du bere lana», agindu du Sarkozyk. Hedabideek ere egin dute eurena. Eta arrazakeriak, bortizkeriak eta gorrotoak hauteskundeetan zeini emango dieten boto gehien... Horra politikarien kezka.



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia