Berria.eus

Osteguna, 2014ko abuztuak 21 - 21:59

2012-04-29

Jira

Nola bizi

Xabier Gantzarain

Nola bizi hemen eta orain, hemen eta orain zer den jakin gabe, hemen eta orain zein garen jakin gabe, nola bizi hemen eta orain. Zer da hemen, zer da orain, zenbat hemen batzen dira hemen batean, zenbat orain. Non gurutzatzen dira zure hemen eta nire hemen, zer partekatzen dute, esaidazu, zer partekatzen dugu, hemen zer da, euskarazko egunkari bakarraren paper mutur hau, hemen zer da, hau irakurtzen ari zaren lekua, zer da hemen, Euskal Herria da hemen, mundua da hemen, zer da.

Hildakoak ehortzita dauzkan lekukoa omen da bat, akaso horixe da hemen, hezurrak, ahaztutako historia hori, etorkizuna irekitzen hasteko palanka bat, akaso horixe da hemen, berriro izaten hasteko abiapuntua, egunen batean hiltzeko aukeratuko duzun tokia, akaso horixe da hemen, eta hemen da orain, zure orain hemen da, ez dago beste orainik, ez dago beste hemenik, bakarra da, hemen eta orain asko biltzen dituen arren, ez dago besterik, ezin bizi hemen eta orain honetan ez bada, eta hala ere, nola bizi hemen eta orain, nola egin hemen hau eta orain hau mundua sentitzeko lekua eta garaia izan daitezen, munduaren zentzua sentitzeko eta munduari zentzua emateko.

Nola egin hemen eta orain bizitzeko, ez egiteko ihes?



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia