Berria.eus

Osteguna, 2014ko uztailak 31 - 03:18

2012-05-08

Hitz beste

Hasiera berria

Anjel Lertxundi

Hartu aroa adierazten duten izen batzuk (etapa, aldi sasoi…) eta erantsi horietako zernahiri aldaketa irudika lezakeen ezein adjektibo (berri, esperantzatsu, desberdin…), egin gero izenen eta adjektiboen elkarketak, eta hor ateratzen dira Europako egunkari gehienek emandako titularrak. Flipagarriena, ordea, Hollandek berak eman zuena bere diskurtsoan: «Hasiera berri bat da Europarentzat eta munduarentzat».

Hasiera berri bat! Mesias izan nahi duen ala Adan, ez dakit. Gehiago estimatuko genuke sozialista izaten saiatuko balitz. Presidente berriak badaki bi Europa (gutxienez) egongo direla hemendik aurrera ere: estatu boteretsuena eta bigarren mailako herriez osatutakoa; inbertsiogileena eta hilaren azkenean ezinaren zabua ikusten dutenena. Zinez sozialista izan nahi badu, zinez garbi dauka nortzuen alde egin beharko lukeen. Eta agian orduan hasiera berri bat inauguratuko luke Europarentzat eta munduarentzat.



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia