Berria.eus

Astelehena, 2014ko irailak 1 - 20:33

Harian

'Legezko' izateko ametsa

AEBetako Kongresura eramango dute gaur legegile hispanoek Immigrazio Legearen erreformarako oinarria, eztabaidarako Obamak kanpainan agindu zien erreforma paperik gabeko hamabi milioi etorkini

Euskal Herria

Azken erasoak «Falangea baino haragotik» datozela salatu dute Iruńean

«Aldaketa politikoa begi bistan dagoen bakoitzean, estoldak zabaldu egiten dira» esan du Fran Balda Arbizuko hautetsiak «Atzoko eta gaurko faxismoa» salatu dute Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Santurtzin

Ares «harro» joan da Madrilgo desfilera, «euskal gizarte osoa ordezkatuz»

Jaurlaritzako ordezkari batek Hispanitatearen eguneko militarren desfilean parte hartzen duen lehen aldia da

Lan egutegiari buruzko baldintzarik gabeko eztabaida eskatu du LABek

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren arabera, ez da «gai anekdotikoa», baizik eta jorratuko beharrekoa

Larretxea ustezko etakidearen etxea arakatu du Guardia Zibilak, Hernanin

Igandean atxilotu zuten Larretxea, Frantzian, Mendinuetarekin batera; gordeleku bat ere atzeman dute

Gaur bozkatuko dute kontzertu ekonomikoa blindatzeko lehen tramitea

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alderdiek ordezkaritza zabala igorriko dute Espainiako Kongresura

Auto ilara luzeak izan dira N-1ean, Andoainen kamioi baten trailerra irauli ostean

Sei lagun zauritu dira ezbeharretan, eta Erriberabeitian igandean istripuan zauritutako 9 urteko haurra hil da

'Lea-Artibaiko Hitza' 35.000 euro barik utzi dute bost udalek

Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza-Bolibar eta Mendexako udalek diru laguntza kendu diote

«Frantziak laiko izateari utzi dio beloaren erabilera debekatzerakoan»

Estatu laikoa sineste guztiak errespetatu eta onartzen dituena dela dio Jaume Boteyk. Haren ustez, neutrala izan behar da, baina ez ateoa.

Ekonomia

Pribatizazioei helduko die berriro Londresek, defizita gutxitzeko

Apustu etxeak, Londresko zubi bat, Mantxako tuneleko trenbidea eta uranioa aberasteko enpresa salgai jarriko ditu Ondasun publikoak saltzeko garai txarra dela salatu du Cameron kontserbadoreak

DSB txikia bere esku hartu du Herbehereetako banku zentralak

Kataluniako hiru kutxak diru publikoko 1.500 milioi euro eskatuko dituzte bat egin ahal izateko

Elinor Ostrom izango da Ekonomia Nobel saria jasoko duen lehen emakumea

Oliver Williamsonek ere jasoko du saria; gobernu ekonomikoari buruzko ikerketak egin dituzte biek

Larunbatean urteko lehen batzarra egingo du Herria Abian-ek

Indarrak metatzeko eta aktibatzeko unea dela dio mugimenduak, egoera gero eta okerragoa delako

Mundua

Pakistango armadaren kontrako atentatu batean 42 lagun hil dira

Alpuri hiriko merkatutik konboi militar bat igarotzean zartarazi dute auto-bonba; 35 zibil, sei soldadu, eta ekintzailea hil dira Hego Waziristanen talibanen kontrako erasoaldia prestatzen ari dira militarrak

Afganistango bozetan «iruzur handiak» izan direla aitortu du azkenean NBEk

Karzaik irabaziko balu, bere herritarrekin eta munduarekin harreman berriak hasi beharko lituzkeela dio Clintonek

Putinen alderdiak iruzurra egin duela salatu du Errusiako oposizioak

Sobiet Batasuna desegin zenetik, lehen aldia da Txetxenian eta Inguxetian udal bozak egiten dituztela

Negoziatzeko prest agertu arren, bost misil jaurti ditu Ipar Koreak

Hilaren 20ra artean Piongiangek ekialdeko eta mendebaldeko kostaldean nabigatzeko debekua ezarri du

Tarte txikiarekin irabazi dituzte sozialistek Portugalgo udal bozak

Jarduneko lehen ministro sozialistak gobernu indartsua eratzeko negoziazioekin jarraituko du

Clintonek Barne eta Justizia eskuduntzak transferitzeko esan die Londres eta Belfasti

INLA Irlandako Nazio Askapenerako Armadak borroka armatua bertan behera utziko duela iragarri du

Txinak hiltzera kondenatu ditu Xinjiangen atxilotutako sei uigur

Istiluak sustatu zituen gertakariari buruzko epaia ere eman dute: heriotza zigorra ezarri diote lagun bati

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia