Iritzia Askatasuna enkomendatzeko" />

Berria.eus

Larunbata, 2014ko abuztuak 2 - 10:35

EUSKALHERRIA;2010-01-13;Iritzia. Askatasuna enkomendatzeko

Askatasuna enkomendatzeko

Iritzia

Asisko Urmeneta. - Marrazkilaria

Dudako abantaila, hil direnen adiskidearena; Jorgek ere utzi baigaitu, Jose Mari eta Pabloren ondotik. Fakultate Libertarioak bertan behera utzi ditu eskolak. Foto finkoan ikusten ditut hiru ikasle heroikoak, lehengo jainko zaharrak, taberna galaktikoan. Artaxoarra begi irrizuz, adi. Vianakoa beltzuri, eskuak makilari erroturik. Otsagabiarra solasean ari, besoa airean, deklamazio dotorean. Negua behar du, palto eta berokiz baitaude. Ordea, udako irudi animatua daukat Jorge ezagutu nuenekoa. Apartamendua hartua nuen Otsagabian, hiru solairu goitik, 56 maila aldi bakoitz, makulu pareaz igan beharrez. Goiz batez dutxatzen ari nintzela, gaitzeko uzkurdura izan nuen belarritik haste, eta izterreraino. Zango ez hautsian. Ezin jakin zenbat denbora eman nuen bainontzitik atera, jantzi, eta 56 mailak jeisteko. Higidura ñimiñoenak zartada estrak, eta makuluen gainean, urrats bakoitzean begiak txuri. Xabalko plazaraino iritsi nintzeneraino jendeak bermutean ziren, eta horra, Jorge Cortes Izal nuen ikusi.

Ene burua presentatu nion, eta bi minuturen buruan haren autoan joaki ginen Ezkarotzeko osasun etxerantz. Gau hartan ez nituen gurutzebidearen 56 estazioak egin behar izan: Estherrek eta Jorgek ostatutu ninduten Elizaldeko etxean.

Biharamonean, garondoko ileetatik tiraka jeiki, bikotearekin batu baratzean, eta Nafarroa konkistatuaz elekatu genuen, eta Zaraitzuko Uskaraz, eta ez den mugaz, eta iDeario de Navarraz, eta abertzaleen baterakizunaz (?)... Uda luzea eman nuen etxe hartan, haiendako.

Harri beltzeko ezkaratzetik Itxaropena deiadarka ari baita.

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia