Berria.eus

Asteartea, 2014ko uztailak 22 - 17:25

2011-01-21

Juan Pablo Dieguez presoa aske utzi dute, gaixotasun larri bat baitu

Ia sei urte preso igaro ondoren, Haimar Altuna absolbitu eta libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Erredakzioa

Juan Pablo Dieguez Bermeoko (Bizkaia) presoa aske geratu zen atzo; izan ere, gaixotasun larri bat du. 2009az geroztik Basauriko espetxean zegoen preso, Bizkaian, 18/98 auziari zegokion epaiaren zigorra betetzen.

Dieguezek 68 urte ditu, eta prostatako minbizia du; hori dela eta, azkenaldian erradioterapia tratamendua jasotzeko Basurtuko ospitalera eramaten ari ziren, aldiro. Arnasteko arazoak ere baditu, artrosiak eta artritisak jota dago, eta eskumako belaunean duen kisteak min handia ematen dio. Entzumena ere galtzen ari da eta zorabioak ere izaten ditu. Dieguez larri zegoela ikusita, SOS Juanpa plataforma eratu zuten auzokideek duela hainbat hilabete, presoaren egoeraren berri lau haizeetara zabaldu eta aske utz zezaten eskatzeko.

Bestalde, Haimar Altuna Lizartzako (Gipuzkoa) gaztea aske geratu zen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu eta gero. Altuna 2005eko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Montpellier inguruetan, ETAkoa izatea egotzita, eta ia sei urte igaro ditu espetxean. Herenegun epaitu zuten Madrilen: fiskalak zortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta defentsa abokatuak, berriz, absoluzioa. Epailearen ustez, ezin da frogatutzat jo Altunak 2005ean Hernanin aurkitutako arma biltegi batekin lotura zuenik.



Albisterik...

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia