Berria.eus

Ostirala, 2014ko abuztuak 29 - 11:58

2011-05-22

11 lagun atxilotu dituzte, ustez AHTaren obretarako materiala lapurtzeagatik

Erredakzioa Bilbo

Mendi martxako parte hartzaileak, abiatu aurretik. / GARI GARAIALDE / ARP

Ertzaintzak 11 pertsona —zazpi emakume eta lau gizon— atxilotu ditu Galdakaon (Bizkaia), abiadura handiko trenaren (AHT) lanetarako materiala zuten 200 zaku lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, herenegun arratsaldean izan zen lapurreta, Durangoko Orozketa auzoan (Bizkaia) egiten ari diren lanetan. 16:00 inguruan lanen zaintzaileek eman zuten abisua. Ustezko lapurrek ihes egitea lortu zuten, baina Galdakaon atzeman zituzten. Haien bi furgonetak miatu, eta AHTaren lanetarako materialez betetako 200 zaku aurkitu zituztela jakinarazi du Ertzaintzak. Obretarako materiala lapurtzea leporatuta, identifikatu eta atxilotu egin zituzten.

Bestalde, asteburuan tren lasterraren aurkako mendi martxa egiten ari dira Tolosa eta Hernani artean (Gipuzkoa). Atzo goizean abiatu ziren Tolosatik, eta Adunara arteko bidea egin zuten. Gaur iritsiko dira Hernanira. Mendi martxaren xedea da AHTa eraikitzeak izango dituen ondorioak ikustea. Zati horretako lur gehienak desjabetuta daude, eta laster hasiko dira lanak egiten. Datorren asteburuan, berriz, antzeko helburuekin bizikleta martxa egingo dute Castejon eta Iruņea artean (Nafarroa).



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia