Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 23 - 15:57

2012-03-21

Sei urteko espetxe zigorra ezarri diote Matasi

Balearretako presidente zela Antonio Alemany kazetariari legez kanpo 350.000 euro ordaindu izanagatik zigortu dute

Erredakzioa

Jaume Matas bi alditan izan da Balearretako Gobernuko presidente (1996-1999 eta 2003-2007), eta bigarren agintaldian bere hitzaldiak Antonio Alemany El Mundo egunkariko zutabegileak idaztea nahi zuen. Kazetariari legez aurreikusitako kontratuak komeni ez eta Matasen ardurapean arauz kanpo 347.114 euro ordaindu zizkiotelako sei urteko espetxealdia ezarri diote Palmako auzitegiak Balearretako presidente ohiari. Bederatzi urteko inhabilitazioa ere ezarri diote, diru publikoak bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik, agiriak faltsutzeagatik, Administrazioari iruzurra egiteagatik eta influentzia trafikoagatik. Inputatu zutenean, PP alderdia utzi egin zuen Matasek. Alemany kazetariari, berriz, hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote.

Palma Arena auziko 26 ataletatik aurrenekoa da Balearretako presidente ohiari sei urteko espetxealdia ekarri diona. Beste hainbat ataletan ere auzipetuta dago Matas, tartean Iņaki Urdangarin Espainiako erregearen suhiaren aurkakoan. Noos institutuaren auzian, lau delitu leporatzen dizkiote Urdangarini.



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia