Berria.eus

Osteguna, 2014ko abuztuak 28 - 05:04

2012-03-30

Greba orokorra. Kronika. Erreakzioak

PSN





«Babes handia izan du lanuzteak, eta argi geratu da herritarrek ez dutela lan erreforma hori nahi. Espainiako Gobernuak ezin die bizkar eman herritarrei, entzun egin behar dio gizarteari».

Oscar Matute



Alternatibako bozeramailea

«Masiboa izan da grebaren jarraipena. Eurak baino gehiago gara, nahiz eta eurek guk baino diru eta botere gehiago duten. Elkartzen bagara, geratu dezakegu murrizketen aurkako dinamika».

Mikel Arana



Ezker Anitzako koordinatzailea

«Arrakasta erabatekoa izan du grebak, eta bistan dago lan erreforma atzera bota beste erremediorik ez duela izango PPk. Sindikatuekin negoziatzen hasi behar du Gobernuak, bestela gu aurrean izango gaitu».

ESK





«Gaurkoak mobilizazioen hasiera bakarrik izan behar du, eta bihartik guztiok elkarrekin egin behar dugu lan mobilizazio orokorrak antolatu eta lan eskubideen eta eskubide sozialen urraketa geratzeko».

CNT





«Patronalaren eta Gobernuaren isekak, mehatxuak eta presioak ez dira aski izan, arrazoia eta kontzientzia sendoagoak izan dira, eta historikoa izan da greba, erreforma ere errematea izan delako».



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia