Berria.info

Osteguna, 2014ko abenduak 18 - 23:19

Gizartea

Amaia Azkueren hilketa. Epaia

Azkue hil zuen gazteari gehienezko zigorra ezarri diote: hamar urtekoa

Akusazioarekin bat egin du epaileak erabat: adingabeen egoitza batean egongo da gaztea, eta ezin izango da hurbildu azkuetarrengana

Itunak bainoago, politika egokiak eskatu dituzte euskararentzat

Euskararen inguruan akordioa osatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; prest dute lehen zirriborroa

Emakundek azaldu du enpresa guztiek ez dutela betetzen Berdintasun Legea

Enpresei berdintasun planak egiten lagundu eta diagnosiak errazteko, metodologia bat prestatu dute

Petronor geldiarazi dute, bentzenoagatik

Eusko Jaurlaritzak esan du findegia bi astez ixteko agindua eman zuela, baina enpresak gezurtatu egin du

Politika

Basagoiti: «Ezker abertzaleak ez du aukerarik PPrekin hitz egiteko»

PPko buruak dio ezker abertzaleak denbora daramala beraiekin harremanetan jarri nahian; «jai» duela ohartarazi dio, ordea

Espainiako Gobernuak kale erasoen zigorrak gogortzeko bidea hasi du

Madrilek Zigor Kodea erreformatuko du, edozein kale eraso kale borroka gisa epaitua izan dadin

Zabaletak dio hiru

legebiltzarkideek Aralar ez uzteko aukera badagoela

Haren esanetan, ez dute zertan Aralar utzi, baina zuzendaritzarekin hitz egiteko baldintza kargua uztea da

Gogorza preso gaixoa Sevillatik Basauriko kartzelara ekarri dute

Euskal presoak nahaste obsesibo-konpultsibo larria du; hamahiru urtean zortzi espetxetan egon da

Juan Mari Gabirondoren zigorraren beste kitapen bat egiteko agindu dute

Presoak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurka jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Gorenak

«Ezkertiarren ahotsak batzeko», Publikoa bilgunea abiatu du PSE-EEk

Patxi Lopezek pertsona aurrerakoientzako eztabaida gune bat azaldu du, hauteskunde kutsuko ekitaldi batean

Kepa Suarez presoa askatu dute, bost urtez Frantzian preso izan ondoren

2007an atxilotu zuten, Jon Iurrebasorekin, Espainiarekin negoziatzeko taldeko kide zirela

Poliziei osasun etxeetarako sarrera arautuko dien protokoloa eskatu du EAk

Martxoaren 3an Ertzaintza Gasteizko ospitalean sartu izanari buruzko ikerketa hasteko proposatu du

Ekonomia

Gipuzkoak eta Bizkaiak erabaki dute amnistia fiskalik ez ematea

Iruzurgileek «ezingo dituzte beren kontzientziak zuritu %10eko merkealdiko prezioaren truke», ohartarazi du Bilbaok

Errentaren kanpaina hasi da Gipuzkoan eta Nafarroan

Ondare zerga berreskuratu dute biek, baina milioi batetik gorako ondasunak dituztenentzat soilik

Espainiako aurrekontuak ez aplikatzeko eskatu die LABek euskal erakundeei

Etxaidek esan du ez dutela asmorik Confebaskekin bildu eta euskal hitzarmenak blindatzeaz hitz egiteko

Martxoan iaz baino %18 auto gutxiago matrikulatu dira Hegoaldean

Urtarriletik martxora bitarte, iaz garai berean baino auto berri gutxiago saldu dituzte kontzesionarioek

45 urteko langile bat hil da Villabonan, papera mozteko makina batek harrapatuta

Sindikatu abertzaleek deituta, bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Industrial Borobil enpresaren parean

Mundua

FARCen azken bahituak, aske

Atzo gauerdian gerrillaren esku zeuden hamar militar eta poliziak aske uztekoak ziren; Cordobak dio «bakerako keinua» dela

Annanen plana betetzeko hilaren 10era arteko epea onartu du Siriak

Ultimatum horren alde egin dezala eskatu dio mandatari bereziak NBEko Segurtasun Kontseiluari

Maliri bahimendu osoa ezarri diote inguruko herrialdeek

Afrika mendebaldeko Ecowas elkarteak onartutako zigorrek erabat bakartuta utz dezakete herrialdea

Myanmarren «aro berriaren hasiera» da Suu Kyiren alderdiaren garaipena

Legebiltzarrerako lehian zeuden azken 45 eserlekuetatik 44 eskuratu ditu Bakearen Nobel saridunak

Errusiako hegazkin batek istripua izan du Siberian, eta 32 lagun hil dira

Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen istripua, baina ikerketa taldeak aurkitu ditu kutxa beltzak

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia