Berria.eus

Larunbata, 2014ko abuztuak 2 - 10:35

2012-04-14

EPPK-ko Mintzakidetzari elkarrizketa. Erreakzioak

Salbuespen neurriak aldatzeko, Bilbon kaleak betetzera deitu dute

Gernikako Akordioak antolatutako nazio manifestazioa Casilla plazatik abiatuko da gaur, 17:30ean

Erredakzioa Bilbo

Konponbidean aurrera egiteko salbuespen neurriak bertan behera uztea ezinbestekoa dela sinetsita, manifestazio bat egingo da gaur Bilbon, aldarrikatzeko bide horri ekin behar zaiola. Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileek deituta, 17:30ean abiatuko da protesta Casilla plazatik, Salbuespenezko neurriak indargabetu. Konponbide garaia da lelopean.

Sinatzaileek uste dute Espainiako Gobernua immobilismoan giltzatuta dagoela eta aterabidea blokeatzen ari dela, eta jarrera hori aldarazi behar zaiola; mugiarazi egin behar dela Espainiako Gobernua. Esan dute mobilizazioan dagoela horren giltza, eta herritarrek protesta jendetsuen bidez egindako presioak soilik alda dezakeela PPren gobernuaren jarrera itxia, konponbideari begira jartzeko. Horregatik antolatu dute nazio manifestazioa.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrina esaten zaion irizpidea ezartzea ontzat eman duela jakin zenean iragarri zuen Gernikako Akordioak gaurko protesta, presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak indargabetzea baita, haien ustez, konponbidean aurrera egiteko eman beharreko lehen pausoa.



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia