Berria.eus

Asteartea, 2014ko uztailak 22 - 15:24

2013-05-12

170 alkatek ezetz esan diote goi tentsioko lineari

Gabirian, Zerainen eta Mutiloan bezala, proiektuari buruzko herri galdeketa egingo dute Deikaztelun

Ainara Arratibel gascon

Gaur amaituko da bizikleta martxa Deikaztelun. / JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean egin asmo duten goi tentsioko linearen proiektua geratzeko eskatu dute 216 udal eta kontzejutako 170 alkatek. Herritarrak aurka egon arren, Red Electrica de Espaak proiektua gauzatzeko izapideekin jarraitzen du. Urgentziaz egin nahi du, gainera, azaldu dute Iaki Ugalde Mutiloako alkateak eta Maria Jose Sagasti Deikaztelukoak. Hori dela eta, Espainiako Gobernuak elektrizitatearen sektorerako datozen urteetarako dituen egitasmoak argitu arte, gutxienez, bertan behera uzteko eskatu dute.

Goi tentsioko linearen aurkako plataformako bozeramaile Alberto Friasek gogorarazi du 2008an egindako energia aurreikuspenak kontuan hartuta erabaki zela proiektua egitea. Ekonomia %3 haztea aurreikusten zen orduan. Argi dago aurreikuspen erabat okerra zela. Errealitatea oso bestelakoa da. Espainiako Gobernuak eta enpresak berak egindako txostenek egoera aldaketa hori onartzen dutela gogorarazi du Friasek. Espainiako Gobernuak lege dekretu bat kaleratu zuen, beste plangintza bat egiteko aginduz eta plangintza horrek egoera ekonomikoa kontuan hartu behar zuela gogoratuz.

Herri galdeketak

Bestalde, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Deikazteluk ere erabaki du proiektuaren inguruko herri galdeketa egitea. Gaur iragarriko du erabakia. Aste honetan hori egiteko asmoa iragarri duen laugarren herria da. Asteartean jakinarazi zutenez, ekainaren 16an egingo dute herri galdeketa Gabiriak, Mutiloak eta Zerainek (Gipuzkoa): Herritarren ahotsa entzunarazteko ordua da, adierazi zuen Asier Agirrek, Gabiriako herri batzarreko kideak. Goi tentsioko linearen aurkako plataformak halako ekimenak babestu ditu. Beste herriak gonbidatuko ditugu herri batzarraren bidez galdeketak egitera.

Bestalde, gaur amaituko da Deikaztelun ostiraletik proiektuaren aurka egiten ari diren bizikleta martxa. Leitzatik eta Altsasutik hasi zuen martxa, eta atzotik, batera ari dira bidea egiten.



Albisterik...

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia