Berria.eus

Asteartea, 2014ko irailak 2 - 08:45

2013-05-31

Auzitegi Nazionalak epaituko ditu Barcinari tartak bota zizkiotenak

Espainiako Gobernuak esan du bere helburua Nafarroan AHTa egitea dela, baina ez du amaiera datarik zehaztu

Erredakzioa Iruńea

Auzitegi Nazionalak jakinarazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari 2011ko urrian tartak bota zizkiotenak Madrilen epaituko dituztela. Egindakoa «aldarrikapenezko eta umorezko» ekintza bat izan zela azpimarratu zuen orduan Mugitu taldeak. Barcinak ez du gauza bera pentsatzen; «inoiz gertatu behar ez zuen» ekintza bat izan zela esan zuen atzo, eta «justizia egiteko» eskatu zion auzitegiari. Iaz, fiskaltzak lau eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu zuen inputatutako lau lagunentzat, atentatu delitu bat egotzita.

Bestalde, Nafarroan AHT abiadura handiko trenarekin aurrera jarraitzea du xede Espainiako Gobernuak, Sustapen ministroaren arabera. Baina ez du azpiegiturak amaitzeko datarik eman. PSNk kritikatu egin du; datak emateko «gai» ez dela esan, eta AHTari buruz dauden zalantzak argitzeko eskatu dio. Nafarroako Gobernuko ordezkari Jose Luis Sanchez Muniainek Castejon eta Iruńea bitarteko tartea egitea nahi du gero gainerakoa egin ahal izateko. Iritzi berekoa da Barcina ere; azpiegitura ahal bezain laster egitea nahi du, «lotura ez galtzeko».



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia