Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 30 - 23:14

2013-06-23

Arabako tren zerbitzua ez dezatela murriztu eskatu dute hainbat alkatek

Jon Rejado Gasteiz

Gaurtik aurrera jarriko dute martxan Espainiako Gobernuak iazko abenduan onartu zuen distantzia ertaineko tren bidezko garraio zerbitzuen Ğarrazionalizazioağ. Murrizketa horiek Arabako hainbat udalerrietan sumatuko dute, bai tren zerbitzu gutxiago izango dutelako, bai zerbitzurik ez zaielako eskainiko. Horren aurrean garraio publikoaren aldeko testu bat adostu dute Agurain, Dulantzi, Asparrena, Burgelu, Donemiliaga, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Barrundia eta Erriberabeitiako alkateek, baita Aguraingo Koadrilako presidenteak eta Manzanos Batzar Administratiboko presidenteak.

Alkateek eta presidenteek azaldu dute azken hamarkadetan tren zerbitzuen maiztasuna jaitsiz joan dela. Horren ondorioz trena garraio praktikoa izateari utziko diola azaldu dute, eta azken murrizketen ondorioz are erabiltzaile gutxiago izango dituela. Hortaz, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Sustapen Ministerioarekin hitz egin dezatela galdegin diete, murrizketak ezar ez ditzaten.



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia