Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 23 - 17:34

IRITZIA;2006-03-21;ZUZENDARIARI. Elkarrin, Jonan lokarri

Elkarrin, Jonan lokarri



Aurreko igandean, martxoaren 12an, Lokarri hiritarren sarearen batzarra ospatu zen. Elkarriren 13 urteko esperientzia Lokarri sortu berri den sarearen esku uzteko erabakia hartu zen, Elkarriren Batzar Nagusian erabakitakoari jarraiki, eraldaketaren beharra gauzatuz. Koordinatzaile nagusi bezala aritu den Jonan Fernandezek Lokarriren koordinatzailea izango den Paul Riosi egin zion leku eta agurra. Hau guztia ezaguna da, komunikabide gehienek argitaratu baitute.

Jonanek azpimarratu zituen gauzen artean, bat izan da deigarria niretzat: ez bakarrik bakoitzaren ekarpena proiektuari, baizik eta proiektuaren ibilbideak berak bakoitzarengan ehunduz joan den eraldaketa-prozesua, neurri batean edo bestean guztiok ukitu baikaitu.Lurraldea plataformaren garaietan eduki nuen harremana Jonanekin lehen aldiz, berak gai horri buruz argitaratutako liburu baten bidez, Autobidea ispiluan

. Bazegoen indar berezi bat lerro haien atzean, eta nolabaiteko eragina izan zuen gerora Elkarrira egindako jauzian, nahiz eta hasieran denbora luzean zalantzatan egon.Honako esperientzia izan da ordutik hona ia hamaika urte hauetakoa: pertsona askoren lana izan da Elkarrirena, baina Jonanen indarra, emozioa, baikortasuna eta norantza eraikitzailean emandako bultzada ezin ditut eskertu gabe utzi, baita ere garairik zailenetan ere. Nire familia, lan eta gizarte-bizitzan bere isla izan duen bultzada. Horregatik guztiagatik, mila esker, Jonan, zure denbora, nekea, lan, dedikazio eta jarreragatik, eta animorik beroenak zure lekua hartu berri duen Pauli.

Ruben Garcia

Bilbo



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia