Larrepetit Probokazioak" />

Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 30 - 04:56

IRITZIA;2010-07-10;Larrepetit. Probokazioak

Larrepetit

Garazi Goia

Probokazioak

Iragana aldatu ahalko bazenu, zer ezabatuko zenuke? Nire jaiotza, tokatu dakizukeen zorterik handiena ez jaiotzea da. / Zein da egungo ezkerraren proposamena? Ezkerrak ez dauka proposamen propiorik. / Nor edo zer da zure bizitzako amodioa? Filosofia; askotan pentsatzen dut errealitatea espekula dezagun bakarrik existitzen dela. / Zein da zure bizitzan gehien desengainatu zaituen gertaera? Komunismoaren porrot katastrofikoa. / Nola sentitzen duzu amodioa? Bizkarroi handi bat bezala, plazer txiki guztiak suntsitzen dituen egoera iraunkor bat bezala.

Slavoj Zizek filosofo eta idazleak emandako erantzunak dira horiek.

Opera kontzertuetarako egokitua dagoen gela batean tokatu zitzaion aste honetan hitzaldia ematea, Londresko Literatura Jaialdiko ekitaldietako batean. Bertan bildu ginen milaka pertsonak txaloka hartu genuen Zizek. Pop izar bihurtutako pop filosofoa bailitzan. Filosofia erraza egiten duela aurpegiratu diote batzuek, zinikoa dela esaten dute besteek eta haren lanak asko kritikatu dituzte. Baina modako ezkerreko pentsalaria bihurtu da Zizek, eta jendetza izugarria biltzen du nonahi doala ere.

Kapitalismoaren apokalipsia iristear dagoela esanez hasi zuen bere hitzaldia. Eta ia bi ordutan gai ugariz aritu zen: marxismoaz, kristautasunaren krisi moralaz, Hegeli dion errespetuaz, iraultza sozialaz, krisi ekonomikoaz, etorkizunaz...Hain berezkoa duen elokuentzia trebe eta probokatzailean beti.

Esango diguzu sekretu bat? «Egun batean komunismoak irabaziko du» esan, eta gelatik atera zen, txalo zaparradaren erdian, eta haren sinadura lortzeko zain zituen jarraitzaileengana abiatuz.

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia