Berria.eus

Larunbata, 2014ko abuztuak 23 - 17:19

2012-02-14

Hitz beste

Gaurkotasuna

Anjel Lertxundi

Benetan esango dizut: nahi duzunaren justu kontrakoa lortzen ari zara. Zuk uste duzu liburuak konpultsiboki erosteagatik, liburu berrienen eta liburu askoren jabe egiteagatik, kulturadun pertsona baten itxura emango duzula, baina auziak ihes egiten dizu eskuetatik, eta, aldez edo moldez, zure kultura faltaren adierazgarri bilakatzen da zure jarrera hori. Are gehiago: ez dituzu ezta liburu onenak ere erosten. Liburuok txalotzen dituen gaur egungo edozeinekin fidatzen zara, eta pagotxa galanta zara liburuak saltzeko gezurretan ari direnentzat, altxor sekulakoa zara liburua komertzio soila dutenentzat. Nola bereiziko zenituzke liburu zahar baina baliotsuak berri eta garestiak direnetatik? Pentsatzen al duzu liburua jaten ari den sitsak orriak ote dituen bazka ala bertan idatzitakoaren fundamentu falta?.

Gaurkotasun handia du aurreko paragrafo osoak. Samosatako Luzianok idatzi zuen. Orain bi mila urte.



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia