Berria.eus

Osteguna, 2014ko uztailak 24 - 01:47

2012-03-10

Jira

Kontzientzia

Xabier Gantzarain

Kontzientzia hartzeko deia iruditu zitzaidan, beste ezer baino: «Atzera egiten ari gara maila askotan». Eta adore ematekoa ere bai: «Benetan eskubide berdintasuna lortzeko borroka gisa ulertzen badugu feminismoa, orduan borroka politikoa da eta denok sartzen gaitu tartean». Edu Lartzangurenek egindako elkarrizketak, laburra izanagatik, ondo gogoan hartzeko esanak zekartzan: «Feminismoa ezin da erakundeen genero politiketan zokoratuta gelditu». Dena urtu, dena lurrundu, ezerk lurrik ez duen garai hauetan, feminismoa ere atomizatu eta desegin ote den, kezka: «Orain, asko lausotu da mugimendu feministaren agerraldi publikoa Euskal Herrian eta beste leku batzuetan, eta horren gainean jarri dira berdintasunaren alde ari direla dioten erakundeak. Ondorioz, lehertu egin dira erreferenteak, eta askoz zailagoa da elkar elikatzea».

Ez dagoela erreferenterik, alegia, eta erakundeen asmo oneko politiketan itotzeko arriskuan dela feminismoa, beraz. Feminismo erakundetu baten ahala zenbaterainokoa den aztertu beharko genuke, gazteetan ze jarrera ikusten diren aztertu.

Azkar ustekoren batek feminazi hitza asmatu eta barreiatu du sarean, feministak iraintzeko. Hobe bai, krisia ekonomikoa balitz.



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia