Berria.eus

Osteguna, 2014ko abuztuak 28 - 17:06

2012-03-18

Jira

Amaitu da

Xabier Gantzarain

Jada ez da herritarrik, bezeroak baizik, eros-ahalaren araberakoak. Abokatu on bat ordaintzeko lain daukanak justizia izango du; errenta altua daukanak, seme-alabak eskola on batera eraman ahal izango ditu. Erri de Lucak egun hauetan esandakoak dira horiek. Orain dela ia bost urte, 2007ko uztailean egunkari honetan bertan Jon Benitok eskaini zizkion bi orrialdeak etorri zaizkit gogora, eta orduko esanak hartu ditut oraingoekin alderatzeko. Berlusconi kendu zuten Monti teknokrata jartzeko, horixe aldea.

Apenas inporta zaidan Berlusconiren espeziea. Italian jada ez dugu zentzu politikorik, zentzu ekonomikoa besterik ez dugu. Munduko ekonomiaren aldagarri bat besterik ez gara, dibisa sisteman parte hartzen dugu, txanponak gara. Horregatik hautatu dute italiarrek ekonomiaren mundutik datorren pertsonaia bat lehendakari izateko. Berlusconi da aberatsena, eta beraz, justua da Italia berak gobernatzea. Errepublikako presidentea Italiako Bankutik dator... Italiak ekonomia laudatzen du. Politika amaitu da. Berlusconi mundutik lotsagarri ibiltzeko istripu bat da. Baina arazoa ez da pertsonaia, arazoa gu geu gara.

Politika hitz ederra da, politika amaitu da: nola eragin, nola egin politika?



© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia