Nafarrek 17 goleko aldea eskuratu zuten joaneko partidan, baina atzo ere aise irabazi zioten Slagelseri (23-32)" />

Berria.eus

Larunbata, 2014ko uztailak 26 - 01:01

KIROLA;2009-02-15;Espero bezala, erraz lortu du Itxakok final-laurdenetarako txartela. Nafarrek 17 goleko aldea eskuratu zuten joaneko partidan, baina atzo ere aise irabazi zioten Slagelseri (23-32)

Espero bezala, erraz lortu du Itxakok final-laurdenetarako txartela

Nafarrek 17 goleko aldea eskuratu zuten joaneko partidan, baina atzo ere aise irabazi zioten Slagelseri (23-32)

Erredakzioa

Iruñea

EHF Kopako final-zortzirenetako kanporaketa 63-37 amaitu dela esanda, den-dena esanda dago. Itxakok 31-14 irabazi zion joan den astean Danimarkako Slagelse taldeari, eta atzo ere astindu handia eman zion Danimarkan bertan, itzuliko partidan (32-23). 26 goleko aldea izan da bi taldeen artean, eta, beraz, argi dago Itxako eta Slagelse mutur banatan daudela une honetan. Joaneko partida azkar ahazteko eskatu zuen Ambros Martin Itxakoko entrenatzaileak, zuhur jokatzeko, partida irabazteko. Eta nafarrek ez zuten huts egin.

Ez zuten huts egin, baina behar baino lasaiago kantxaratu ziren. 17 goleko aldea edukita erraz-erraza ere ez da tentsio betean kantxaratzea, baina Itxako 6-1 zen atzetik bederatzigarren minuturako. Slagelseko atezainak geldiketa asko egin zituen lehen minutu horietan, eta etxekoek eroso kontrolatu zuten partida (8-5, 12-8...). Lehen zatiaren amaieran estutu egin zuten nafarrek, eta 14-15 amaitu zen lehen zatia.

Bigarren zatiko azken 15 minutuetan iritsi zen Itxakoren erreakzioa. 16na, 18na... 45. minutuan gol bateko aldea soilik zeukan Itxakok (19-20), baina 4-12ko partzial ikusgarria egin zuen gero. Partida osoa jokatu gabe ere, Slagelse baino askoz talde hobea dela erakutsi zuten nafarrek (23-32). Etzi izango da EHF Kopako final-laurdenetako zozketa.

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia