Pilotari profesional zein afizionatuak bildu nahi ditu bere baitan, eta Esaini proposatu diote presidente izatea" />

Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 23 - 07:18

kirola;2009-09-17;Munduko Pilotarien Elkartea sortu dute, pilotariak babesteko. Pilotari profesional zein afizionatuak bildu nahi ditu bere baitan, eta Esaini proposatu diote presidente izatea

Munduko Pilotarien Elkartea sortu dute, pilotariak babesteko

Pilotari profesional zein afizionatuak bildu nahi ditu bere baitan, eta Esaini proposatu diote presidente izatea

Erredakzioa.

Donostia

Ohar baten bidez aurkeztu dute euren burua. Munduko Pilotarien Elkartea (MPE) sortu da, «pilotarien artean indarrak batu eta euren zereginak betetzen dituzten pilotari guztien eskubideak defendatzeko». Orain arte zentzu horretan egin diren proposamenak eta sortu diren elkarteak izaera itxia izan dutela diote sustatzaileek, eta eurek deialdia mundu osora hedatu dutela horrega- tik. «Euskadi, Iparralde, Kuba, Valentzia, Gaztela Leon eta Errioxako pilotariek egin dute jada elkartean sartzeko eskaera, eta Irlanda, Herbehereak, AEBak, Mexiko eta beste hainbat herrialde- etara ere luzatuko dugu gonbitea. Hangoak ere pilotaria dira».

Elkar hartzeko beharra ikusi dute MPEko ordezkariek. Ohartu dira klubek badutela euren elkartea, federazioek eurena eta enpresek ere bai eurena. Pilotariek ere eurena behar dutelakoan daude, nahiz eta onartu lehen ere egin direla saiakerak (Asper, Aspe, Eskutik, Amabil...) eta ez dutela arrakastarik izan. «Ekimen horien gauzarik onenak hartu eta txarrenak zuzendu ditugu».

Pilotariak «babesik gabe» ikusten dituzte eta euren elkartearen bidez zenbait egoera salatu eta pilota sustatzeko eta babesteko ekimenak abian jarriko dituztela diote. «Normalak ez diren egoerak sortu dira. Pilotariei emandako tratu txarra, kaleratze bidegabeak, botere gehiegikeriak... eta inork ez ditu salatzen».

Mundu osoko pilotari profesional eta afizionatuei egin diete elkartean sartzeko deia. Modalitate ezberdinetako klub eta federazioetara ehunka ohar bidali dituzte euren helburuen berri eman eta izen-emate orria helarazteko. Pilota beste kirolen pare jartzea dute helburu, profesionalen eta afizionatuen mundua erregulatu nahi dute, telebista bidez sustatu, eta pilotarien, kluben, enpresen eta federazioen arteko gardentasuna bermatu.

Iñaki Esain pilotari ohiari proposatu diote elkarteko presidente izatea. Proposamena aztertzen ari da Burlatakoa, eta MPEren batzarrean emango du erabakiaren berri. Elkarteari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi duenak asociacionmundialdepelotari.blogspot.com bloga du eskura, eta book bat ere bai Facebooken.

 

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia