Berria.eus

Ostirala, 2014ko abuztuak 1 - 05:44

KIROLA;2010-07-10;MUNDUKO KOPA 2010. NAHASIA. Beste vuvuzela mota bat da Perukoa

Beste vuvuzela mota bat da Perukoa

Hegoafrikako Munduko Kopan horrenbesteko sona lortu eta soinu atera duten vuvuzelei imitatzaileak irten zaizkie mundu osoan. Duela gutxi, Perun, hango protesta ekintzetan erabiltzeko Hegoafrikakoen oso antzekoak merkaturatu zituztela eman zen argitara. Perukoak dira oraingo horiek ere, baina oso bestelako erabilera eman zaie. Hango poliziak atxilotutako bi emakumezkori konfiskatutakoak dira argazkiko horiek. Peruko ikastetxe baten alboan topatu zituzten. Vuvuzelak saltzen zituztenaren itxura egiten zuten aipatu emakumeek, baina marihuana eta kokaina paketetxekoak zituzten bertan sartuta, ikastetxeko neska-mutilei saltzeko.

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia