Palkaren babesean Bizkaitarren lehia" />

Berria.eus

Osteguna, 2014ko abuztuak 21 - 06:21

KIROLA;2010-09-07;Palkaren babesean. Bizkaitarren lehia

Bizkaitarren lehia

Palkaren babesean

Mikel Olasagasti. - Zumaiako arraunlaria

Sailkatze estropadan irabazteko gutxi dago eta galtzeko asko. Hori esan zuenak egia handia zioen. Galdetu Castrokoei bestela. Orain bi igande etxean emandako erakustaldiaren ostean inor gutxik espero zuen, baina... Kontxa Kontxa dela! Urtero egoten da ezustekoren bat, eta aurten haiei tokatu zaie. Beste zazpiak espero zitezkeen. Kanpoan geratu zirenen artean, San Pedrori tokatu zitzaion zortzigarren postu madakarikatua. Hurrengo urtean beharko du.

Eta igandekoari begira jartzen bagara, a ze estropada bi ontzi bizkaitarrena. Goitik behera menderatu zituzten euren txandak. Kaikurena espero zitekeen, baina Urdaibairi lan gehiago emango ziotela uste zen. Oriok batez ere. Kontxan hazi egiten dira oriotarrak, baina beste urtebete itxaron beharko dute. Aurtengoa joan da, hemezortzi segundo gehiegi baitira. Kaiku eta Urdaibairen arteko buruz burukoa geratu da hurrengo iganderako. San Juan-en baimenarekin, noski. Aukeraren bat izan baitezake, baina itsaso harroagoa beharko du. Ostegunekoa bezalakoa, agian. Erakustaldia eman baitzuen poparean: 9:02. Inoiz egin den denbora onena luze batean.

Eta hurrengo iganderako zer? Nik Kaikuren alde egingo nuke. Askok diote Urdaibairi kalte egin ziola bigarren txandan aritzeak. Ni ezezkoan nago. Haizeak ez dut uste gora egin zuenik, norabidea aldatu baizik. Gainera, harrotu egin ziren aurkariak hain atzean ikusita. Batzuek berdinketa gisa jo dute igandekoa. Besteek, Urdaibairen garaipen moraltzat. Nik Kaikuren garaipena izan zela diot. Kortak berak ere atzo baino hobeto gaudela zioen segundo eta erdiko abantailarekin. Egia galanta. Zentesimak nahikoa baitira bandera irabazteko. Hurrengo igandean alboan izango dira bi bizkaitarrak. Hasierako txanpa erabakigarria izan liteke. Kaikurena batez ere, izugarria baita. Baina Urdaibaik horri heltzea lortzen badio... Historia egin dezakete lehen Kontxa Bermeora eramanaz. Onenak irabaz dezala.

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia