Berria.eus

Asteartea, 2014ko irailak 2 - 01:24

KIROLA;2010-06-15;MUNDUKO KOPA 2010. ALDEZ AURREKOAK. Brasilek bere indarra erakusteko aukera du Ipar Korearen aurka

Brasilek bere indarra erakusteko aukera du Ipar Korearen aurka

I. M.

Brasilek Munduko Kopa irabazteko hautagai sendoa dela erakusten hasteko aukera du gaur, Ipar Korearen aurka. Multzoko talde indartsuenaren eta ahulenaren arteko lehia da; bai, behintzat, FIFAren sailkapenari erreparatuta. Brasil lehen sailkatua da; Ipar Korea, berriz, 105.a, Hegoafrikan lehiatuko direnen artean azkena.

Dungak diziplina taktikoa ezarri dio Brasili, eta joko hain ikusgarria ez badu egiten, eraginkorragoa da. Kakak ez du arazorik, eta hasieratik jokatuko du, eta ezker hegalean Michel Bastos ariko da. Hautatzailearen apustu pertsonala da, eta gaurkoa selekzioarekin ariko den laugarren aldia. Ipar Koreari dagokionez, hautatzaileak ezustekoa eman dezaketela esan du. Fisikoki ondo prestatua da, baina teknikoki oso urrun dago Brasilen kalitatetik.

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia