berria.info

Inprimatzeko bertsioa

albistea inprimatu Inprimatu

EUSKALHERRIA;2003-11-29;IZEN PROPIOAK. JEAN ETXEBERRI-AINTXART.







P Izen propioak

Jean Etxeberri-Aintxart





Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea hil zen, atzo goizean, Baigorrin, 88 urtetan. Jean Etxeberri-Aintxart pertsona ezaguna zen bere herrian, notario bezala lehenik, eta hautetsi gisa ondoren. 1945ean, Bigarren Mundu Gerraren bukaeran, diputatu hautatu zuten. Frantziako Legebiltzarraren osaeran parte hartu zuen. Diputatu baigorriarrak Ipar Euskal Herriarentzako autonomia estatutu proiektu bat aurkeztu zuen. Urte batzuen buruan bere eskualdeko kontseilari nagusi bihurtu zen, eta kargu hori hamabi urtez bete zuen. 1964an, jadanik kontseilari nagusi zela, Enbataren izenean aurkeztu zen. Alderdi abertzale baten babespean aurkeztuz, bere kargua galtzeko arriskua hartu bazuen ere, ororen buru, Baigorri eskualdeko hautesleen %90ek bozkatu zuten haren alde. Etxeberri-Aintxartek pozez hartu zuen duela hiru urte Jean-Mixel Galant ABko kideak Baigorriko kantonamendu hauteskundeak irabazi izana. 1990. urtean, Sabino Arana Fundazioak saritu zuen.















© berria.info