berria.info

Inprimatzeko bertsioa

albistea inprimatu Inprimatu

KIROLA;2005-02-10;SASKIBALOIA. NBA. Ming, Jordanen gainetik. Houstongo jokalari txinatarrak 2.558.278 boto jaso ditu Izarren partidarako, inoiz baino gehiago























Ming, Jordanen gainetik

Houstongo jokalari txinatarrak 2.558.278 boto jaso ditu Izarren partidarako, inoiz baino gehiago





ERREDAkZIOA - DONOSTIA

Urtero legez, NBAko izar distiratsuenak bilduko dira Izarren partidan. Hilaren 20an da hitzordua, Denverren. Pasa den ostiralean itxi zen epea jarraitzaileek euren jokalari gustukoenen alde egiteko. Aurten ere ez da ezusterik izan, eta Houston Rockets taldeko Yao Ming pibot txinatarra izan da boto gehien jaso duena, hirugarren aldiz jarraian. 2.558. 278 boto jaso ditu, inoizko marka onena. Mingek Michael Jordanek 1997an lortutako marka hobetu du (2.451.136 boto jaso zituen Jordanek). «Ez nuen espero hainbesteko babesik. Ohorea da nire talde eta nire herrialdea ordezkatzea. Dudan guztia emango dut», aitortu du jokalari txinatarrak.

Shaquille O'Neal izan da berriz bigarrena. 2.488.089 boto jaso ditu. Miami Heateko piboteak Mingek baino estatistika hobeak ditu, baina horrek ez dio balio izan jarraitzaileen artean boto gehien jasotzeko. Aurreko urteetan bezala, Txinako jarraitzaile sutsuek zeresan handia izan dute horretan.

Mingek mendebaldeko taldeko hasierako bostekoan jokatuko du, Kobe Bryant (Lakers), Kevin Garnett (Minnesota), Tim Duncan (San Antonio) eta Tracy McGradyrekin (Houston) batera. Haiekin batera beste zazpi jokalari ariko dira: Ray Allen (Seattle), Manu Ginobili (San Antonio), Rashard Lewis (Seatlle), Amare Stoudamire, Shawn Marion eta Steve Nash (Phoenix) eta Dirk Nowitzki (Dallas). San Antonioko Gregg Popovich izango da entrenatzailea.Ekialdeak, berriz, honako hasierako bostekoa izango du: Vince Carter (New Jersey), Grant Hill (Orlando), Allen Iverson (Filadelfia), Lebron James (Cleveland) eta Shaquille O'Neal. Haiekin batera beste zazpi jokalari ariko dira: Gilbert Arenas eta Antawn Jamison (Washington), Zydrunas Ilgauskas (Cleveland), Jermaine O'Neal (Indiana), Paul Pierce (Boston), Dwyane Wade (Miami) eta Ben Wallace (Detroit). Miamiko Stan Van Gundy izango da entrenatzailea.Mendebaldeko eta ekialdeko izarren arteko partidaz gain, hasiberrien eta bigarren urteko jokalarien arteko neurketa izango da, baita hiruko saskiratzeen eta birrintzeen lehiaketak ere. Ikuskizunik ez da faltako aurten Denverko Izarren asteburuan. Izar faltagatik behintzat ez da izango.













 

















z Hasierako bostekoak

EKIALDEA





Allen Iverson (Filadelfia)Grant Hill (Orlando)Lebron James (Cleveland)Vince Carter (New Jersey) Shaquille O'Neal (Miami)

MENDEBALDEA

Kobe Bryant (Lakers) Tracy McGrady (Houston) Kevin Garnett (Minnesota) Tim Duncan (San Antonio)Yao Ming (Houston)















© berria.info