berria.info

Inprimatzeko bertsioa

albistea inprimatu Inprimatu

IRITZIA;2005-08-07;HIZPIDEAK. Euskal antzerkigintza eta zinemagintza, doluz








Euskal antzerkigintza eta zinemagintza, doluz



Mikel Garmendia, Euskal Herriko aktore profesionalen dekanoa, hil zen atzo. 1980ko hamarkadan profesional egin zenetik, hamaika antzerki lan, film eta telesailetan parte hartu zuen, Euskal Herriko aktore ezagunenetakoa bihurtu arte. Aktoreen eta ikusleen artean oso maitea, ia ez dago euskarazko filmik Garmendiak parte hartu ez duenik. Goenkale telesaileko Joxe Mariren rola jokatzeak are ezagunago eta maitatuago egin zuen. Minbiziaren erruz, taula eta kamerak utzita zituen azken sasoian. Mikel Garmendiaren heriotzak samina eragin du euskal aktoreen artean.









© berria.info