berria.info

Inprimatzeko bertsioa

albistea inprimatu Inprimatu

KULTURA;2009-11-04;Aurelia Arkotxa, euskaltzainburuordea





Aurelia Arkotxa, euskaltzainburuordea

EUSKARA. Aurelia Arkotxa euskal idazle eta euskaltzaina da (Baigorri, Nafarroa Beherea; 1953) Euskaltzaindiko lehendakariorde berria, gaurtik aurrera. Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, urriaren 30ean Bilbon egin zuten batzarrean hartu zuten erabakia. Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta Euskal Filologian doktoretza lortu zuen 1990ean. Orain arte Beñat Oihartzabalek bete du lehendakariorde kargua, baina hark dimisioa aurkeztu du.



© berria.info