Iñaki Zelaiak irabazi zuen Bilboko Arriaga antzokian jokatutako final-laurdena, Etxahun Lekue Leitzako irabazlearen puntuaketa berarekin. Puntuaketei begiratuta, Leitzakoa baino saio orekatuagoa izan zen." />

Berria.eus

Osteguna, 2014ko uztailak 31 - 13:27

kultura;2009-10-13;Heldu zen antzera. I–aki Zelaiak irabazi zuen Bilboko Arriaga antzokian jokatutako final-laurdena, Etxahun Lekue Leitzako irabazlearen puntuaketa berarekin. Puntuaketei begiratuta, Leitzakoa baino saio orekatuagoa izan zen.

Iñaki Zelaiak irabazi zuen Bilboko Arriaga antzokian jokatutako final-laurdena, Etxahun Lekue Leitzako irabazlearen puntuaketa berarekin. Puntuaketei begiratuta, Leitzakoa baino saio orekatuagoa izan zen.

Heldu zen antzera

B.Z.

Bilbo

Aurreko egunean jokatutako Leitzako kanporaketako epeltasunarekin iritsi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Bilbora. Leitzako saioko epeltasuna berezi egin zuen Arriaga antzokiak, bertsoaldien apaltasuna, ordea, gutxi hobetu zen. Txalo jotzeko gosez sartu ziren entzuleak, eta ariketa gehienetan izan zuten gosea asetzeko bertsoaldirik. Bertsolariak animoz ase nahirik ere sartu ziren entzuleak, baina oihuekin eta txaloekin konformatu beharra izan zuten antzokiaren arduradunek ez baitzieten pankartarik jartzen utzi protokoloarengatik.

Estreinako ariketan, zortziko handian, Jexux Mari Irazurekin indartsu hasita asmatu zuen Iñaki Zelaiak orekari eusten, eta horrela puntu gehien bildu zuen, eta finalerdietara pasatu zen. Julio Sotok, Maddalen Arzallusek, Amaia Agirrek, Irazuk eta Asier Otamendik ez zuten orekarik izan saioan, puntuari erantzunean izan ezik, guztiek egin baitzuten gora. Zelaiak Etxahun Lekuek Leitzan lortutako puntu kopuru bera batu zuen. Gainontzekoen puntuaketei erreparatuz, zertxobait orekatuagoa izan zen Bilboko saioa Leitzakoa baino.

Bertsolarien gurasoen ahotik kantatuz saio umoretsua egin zuten Zelaiak eta Irazuk. Gurasook aretotik irten ziren euren semeen saioa hasi eta berehala, Maite Berriozabalek jarritako gaian. Batak zein besteak txukun jokatu zuten zegokien rola. «Bertso txukunik kantatu gabe / jotzen du txalo jendiak / garai bateko bertsolariak / haiek bai bertsolariak», kantatu zuen Zelaiak bigarrenean.

Zortziko txikian ale politik egon arren, ez zen bertsoaldi osorik izan. Puntuari erantzunean gora egin zuten guztiek, eta ondo aritu ziren. Sotok hiru bertsoak dotore eta bizi osatu zituen.

Hamarreko txikian Agirrek eta Arzallusek osatu zuten lanik borobilena. «Ohera sartu eta goxo-goxo jolasean hasi zarete. Maddalen, bost minutu pasatu eta bizkarra eman dizu Amaiak», planteatu zien gaia Berriozabalek. «Lokartu egingo naiz / eta zu ere bai / bihar goizean ez dut / agujetarik nahi», erabaki zuen Arzallusek azkenerako, baina Agirreri ez zitzaion inporta izan: «Lo egin nahi badezu / lasai eman buelta / bakarrik bukatzea / gustatzen zait eta».

Kartzelarako gaia, «denbora daramazu ilunabarrean etxetik irten, eta egun argiz itzultzen. Ezin duzu horrela jarraitu» izan zuten. Irazuk gaia etxetik irteteko eta etxera sartzeko uneak alderantziz ulertu zituen, eta finalerdietara pasatzeko izan zezakeen aukera galdu zuen.

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia