Berria.eus

Osteguna, 2014ko uztailak 24 - 14:20

KULTURA;2009-11-17;EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA. LAUGARREN FINALAURREKOA. Lehen itzuliko azken saioan mailak, puntuek eta giroak gora egin dute

Lehen itzuliko azken saioan mailak, puntuek eta giroak gora egin dute

Beñat Zamalloa.

Hendaia

Saioa hasterako, batzuen eta besteen zaleekin gori zegoen giroa, baita bestelako bertsozaleekin ere. Hendaiako Beltzenia kiroldegiak itxura betea hartu zuen igandean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko azken saiorako.

Bertsoen mailak giroaren neurrira egin zuen gora, eta goian mantendu zen saioan. Amets Arzallusek eskuratu zuen puntu gehien, saio dotorea josita. Lehen sailkatuaren puntuaketek nola egin zuten gora gainontzeko bertsolarienek ere, eta, hala, Arzallusekin batera oholtzara igo ziren sei bertsolariak bigarren itzulirako sailkatu ziren. Jon Maia, Julio Soto, Aitor Sarriegi, Jone Uria eta Onintza Enbeita Gasteizen, Iruñean eta Donostian jokatuko diren azken finalaurrekoetan ariko dira. Ale politak ez ezik, bertsoaldi osoak ere entzun ziren.

Sei bertsolarik txapelketa utzi behar izan zuten. Fredi Paia, Xabi Paya, Etxahun Lekue, Ainhoa Agirreazaldegi, Iker Zubeldia eta Maddalen Arzallus bigarren itzulitik kanpo geratu dira.

 

Sailkapena



HENDAIAKO SAIOA

Amets Arzallus 704

Jon Maia 679

Julio Soto 652,5

Aitor Sarriegi 651

Jone Uria 634

Onintza Enbeita 631,5

OROKORRA

Maialen Lujanbio 708,5

Amets Arzallus 704

Aitor Mendiluze. 680

Jon Maia. 679

Miren Amuriza 655,5

Julio Soto 652,5

Aitor Sarriegi 651

Sustrai Colina 646

Beñat Gaztelumendi. 644,5

Iñaki Zelaia. 643,5

Uxue Alberdi 637,5

Jone Uria 634

Onintza Enbeita 631,5

Arkaitz Estiballes. 630,5

Igor Elortza 629

Unai Iturriaga. 626

Iñaki Gurrutxaga 626

Jon Martin. 619

Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia