Berria.eus

Asteartea, 2014ko irailak 2 - 01:24

2012-02-15

Maratila

Itzultze 1

Aurelia Arkotxa

Louis-Lucien Bonapartek Salomonen Kantiken Kantika itzularazi zuen euskalki frankotara. Hamahiru edizio izan zirela dio Lacombek, baina bederatzi direla zinez. Kontsidera daitekeelako lau « berredizio hobekituak » direla («on peut les ramener à neuf, quatre d'entre elles n'étant que des rééditions améliorées»). Lehen edizioa Londresen agertu zen: Canticum Canticorum Salomonis tribus Vasconicæ linguæ dialectis in Hispania vigentibus versum. Opera et studio Joseph A. de Uriarte et Ludovici L. Bonaparte. Londini 1858. Itzulpen batzuk ez ziren burutu Louis-Lucien Bonapartek ez zukeelako gehiago dirurik haien finantzatzeko (falta direla, dio Lacombek, Nafarroa Garaiko mintza molde batzuk hala nola Aezkoakoa, Salatzarrekoa, Erronkarikoa...). Itzulpen batzuk, bestalde, ez ziren inprimatu. Bruno Etxenikek 1862an baztaneraz kaligrafiatu zuena, adibidez. Bonapartek Baztango mintza moldea lapurteraren barne kokatzen du 1881etik landa dio Lacombek ez dela harritzekoa azpimarratuz. Luzaz Baztan eklesiastikoki Baionako apezpikutegiaren menpe izan delako, dio. Bestaldetik, dio, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Baztango jendeen artean izan direla beti ezkontzak. Mintzatzeko moldeak idurikoak direlarik. Eta, bereziki, ohartarazten du fronterako jendeak direla: «Eta hori dela gehienetan fronterako euskaldunek beren burua, besteek baino gehiagotan beharbada, frantses bezala ala espainol bezala baino, lehenik euskaldun bezala dutelako ikusten». (Et cet état de choses tient à ce que les Basques de la frontière se considèrent en général, à un degré peut-être plus grand que leurs congénères, comme étant Basques avant d'être Français ou Espagnols).



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia