Berria.eus

Asteazkena, 2014ko uztailak 30 - 02:54

2012-02-18

Elikadura. Eko-tik

Nekazaritza ekologikoa, azokatik plazara?

Alex Zubia

Hainbat herritan azoka ekologikoak egiten dira egun batez, baina gero urte osoan ez dago bertoko produktu ekologikoak lortzerik; zer dela eta?



Orain dela urte batzuk ekolurra aldizkarian lurreko bi bazkideren idatzi bat atera zen, feriako tximinoak bilakatzeko arriskuaz ohartarazteko. Zenbaki berean elkarteak ferien inguruan zituen kezkak ere agertzen ziren. Feriek hutsune bat bete izan dute: nekazaritza ekologikoa ezagutarazi eta bultzatzea. Ez dugu ukatuko horretan izan duten eragina. Gaur egun herrialdeetan dauden hainbat kontsumo elkarte ere feria horietan egindako harremanetatik sortu dira.

Aspaldi gabiltza feria plazara eraman behar dugun hausnarketarekin. Zera esan nahi dugu: dagoeneko mundu guztiak daki nekazaritza ekologikoa egon badagoela. Agian, ez daki zer den zehazki, zein logotipo duen, zertan oinarritzen den. Baina egon badagoela badaki.

Feria edo azoka ekologikoaren zeregina berraztertu egin behar dugulakoan gaude. Eguna edo goiza pasatzeko leku bilakatu dira herri askotan. Batzuetan, gero eta ekimen gehiago antolatzen dira jende kopurua handitzeko. Beste batzuetan, nekazaritza ekologiko hutsean oinarritzen dira, eta haietan jendea gutxitzen doala esan daiteke.

Zein da azoka ekologikoetarako nahi dugun eredua? Egun-pasakoa? Egun bakarreko azokatik asteroko plazara bihurtzea herrietako harreman sozial eta gastronomikoetan eragina izateko?

Hainbat herritan, azoka ekologikoa egiten da egun batez, eta urte osoan ez dago bertoko produktu ekologikorik lortzerik, kontsumitzaile elkarte batean ez bazaude. Udalentzat ere lan erraza da, dirua ipini eta azoka bat muntatu, baina hurrengo eguneko jatekoen nondik norakoen gainean ardurarik ez, hori merkatu Ğlibreariğ dagokio eta.

Beste urrats bat egin behar dugu, eta azokak asteroko plaza bihurtu behar ditugu, ekologikoa eguneroko jatekoa izan dadila. Bide horretan gabiltza, eta udazkenetik aurrera, LURREKO elkarteko kideak dauden bi herrietako asteroko plazetan baserritar ekologikoak izango dira saltzen.

Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea. Tel.: 943-76 14 47

biolur@biolur.net

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua. Tel.: 902-54 01 65

nfo@eneek.org



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia