Berria.eus

Osteguna, 2014ko uztailak 24 - 04:06

2012-05-05

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna egingo dute bihar Zumaian

Beņat Gaztelumendik, Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Aitor Sarriegik parte hartuko dute ekitaldian

Erredakzioa Zumaia

Zumaian Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna egingo dute bihar. Helburua, Gipuzkoako bertso eskolen arteko harremanak sendotzea eta ikasleak elkarren artean ezagutzea da. Horretarako, haurrak herriko plazan bilduko dira, lipdub bat grabatzeko.

Bertso ekitaldia antolatu dute, eta han izango dira Beņat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi. Joanito Dorronsoro Zumaiako Bertso Eskolako ordezkariak eskerrak eman dizkie gainontzeko eskolei, ekitaldian izateagatik.



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.eus - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.eus

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia